XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kapitalismoaren esplotazioarekin amaituko duen botere iraultzailearen aldeko borrokalariak gara, hain zuzen.

Dena den, nire begietako atleta beltza, Elgoibarren ezagututako Abebe Bikila, maratoilari etiopiarra da.

Erroman hankutsik irabazi zuen maratoia, eta Tokion errepikatu.

Bi olinpiadetan, segidan, maratoia irabazi duen lehena eta bakarra.

Hirugarren aldiz irabaztea ezinekotzat jotzen da.

Baina, Bikila, Bikila da.

Badakit Negusen Guardia Inperialaren militar profesionala dela, eta nik ez ditut gogoko militarrak.

Baina, militarra zen Emil Zatopek ere, inoiz izan den kirolari bipilena, mirestuena.

Helsinkiko olinpiadetan, bost mila metrokoa, hamar milakoa eta maratoia irabazi zituen korrikalari txekiarrak.

Oraindik ez da sortu marka hura gaindituko duenik.

Eta militarrak dira, Vladimir Kutz, eta oro har ekialdeko kirolari guztiak.

Beste bizibiderik ez dagoenean, kirolaria izan nahi duenak armadara jotzen baitu.

Txoro-txoro eginda nauka Bikilak. Beragatik esaten dena, leiendaren munduan sartuko da.

Ez da Zatopek bezala, entrenamendu gogorrak egindako txapelduna.

Berezko dohaiak ditu Bikilak.

Zaldiak lehertzeko gai dela, eguzki errukigabeak gogorren jotzen duen orduetan mendi malkartsu eta zailenetan entrenatzen omen da, beti, oinutsik.

Alabaina, Bikilaren aroa ere bukatu da.

Bere aberkidea den Mamo Woldek irabazi du aurtengo maratoia.

Bikilak elbarriturik erretiratu behar izan du.

Mamo Woldek, Elgoibarren eta Lasarten publikoa aho bete hortz utzi zuenak, frogatu du lasterketa haietan erakutsi zuena ez zela egun bateko distira hutsa.